Gaur ekingo diote haurreskola muntatzeari

Anboto 2013ko uzt. 15a, 08:50

Ekainaren 17an abiatu zituzten eskolako obrak, eta abuztuaren 31an dute obraren arduradunek amaitzeko epetzat

Ekainaren 17an abiatu zituzten eskolako obrak, eta abuztuaren 31an dute obraren arduradunek amaitzeko epetzat.

 

Eraikin berrietarako saneamendurako, komunikaziorako eta elektrizitaterako hoditeria dabiltza atontzen. Gaur ekingo dio Egoin enpresak aurrefabrikaturiko eraikina muntatzeari. Astebeteko lana egingo dute eraikina kokatzeko. Haurreskolarako eraikin berria kokatzeaz gainera, beste obra bat ere egingo dute eskolan, udan: biomasa bidezko galdara ipiniko dute.

 

Denboraz oso justu abiaturiko obraren martxagaz oso pozik daudela adierazi dute udaleko arduradunek: “Dena oso ondo planifikatuta dutela ikusten dugu”. Obraren jarraipena egiteko batzarra burutzen dute eguenero, batzar horietan ematen dizkiete obraren arduradunek azalpen guztiak alkateari eta Hirigintza zinegotziari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!