Kartel lehiaketa hutsik, plagio salaketa dela-eta

Anboto 2013ko uzt. 4a, 15:45

Zaldibarko jaietarako kartel lehiaketa hutsik uztea erabaki du udalak plagio salaketa bat dela-eta. Arantza Baigorri alkateak baieztatu duenez, “2010eko Hondarribiko jaietako kartel egilearen senitarteko batek udalera deitu du, plagioa gertatu dela salatuz. Irabazleari saria ez ematea erabaki dugu”.

Zaldibarko jaietarako kartel lehiaketa hutsik uztea erabaki du udalak plagio salaketa bat dela-eta. Arantza Baigorri alkateak baieztatu duenez, "2010eko Hondarribiko jaietako kartel egilearen senitarteko batek udalera deitu du, plagioa gertatu dela salatuz. Irabazleari saria ez ematea erabaki dugu". Ainhoa Zabarte Zaldibarko kartelaren egileak bi kartelek antza dutela aitortu duen arren, berak ez duela kopiatu nabarmendu du.

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!