Durangoko Larrialdiak

Busturialdea eta Durangalderako anbulantzia medikalizatu bi eskatu dituzte

Anboto 2013ko uzt. 2a, 14:08

Bildu, PSE-EE eta PP alderdien aldeko botuekin onartu du Zaldibarko udalak, Busturialdea eta Durangalderako bi anbulantzia medikalizatu eskatzen dituen mozioa.Gai horri buruz iritzia emateko ezagutzarik ez dutela argudiatuta, abstenitu egin ziren EAJko zinegotziak

Bildu, PSE-EE eta PP alderdien aldeko botuekin onartu du Zaldibarko udalak, Busturialdea eta Durangalderako bi anbulantzia medikalizatu eskatzen dituen mozioa. Gai horri buruz iritzia emateko ezagutzarik ez dutela argudiatuta, abstenitu egin ziren EAJko zinegotziak.

  

Honako eskariak egin dizkio Zaldibarko Udalak Eusko Jaurlaritzako Osasun sailari: Iurretako suhiltzaileen parkean Durangaldea eta Busturialdeari zerbitzua emango dioten anbulantzia medikalizatu bi ipintzea, enfermeriarako langile bat gehiago hartzea, eta Durangoko Landakoko larrialdietan dauden gabeziak ahalbait arinen konpontzeko neurriak hartzea.

 


Eskualdeko osasuneko langileek mahaigaineratu zuten udaberrian arazoa. Azaldu zutenez, Gernikatik etortzen da orain anbulantzia, eta “40 minutu behar ditu Durangora heltzeko, ostean gaixoa Galdakaora eroateko”.

 

Aurretik eskualdeko beste udal batzuetan (Durangon, Elorrion eta Iurretan) ere aurkeztu, eztabaidatu eta onartu dute joan zen astean Zaldibarren onartu zuten mozio hau.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!