San Pedro jaiak, gaurtik domekara, Eitzagan

Anboto 2013ko eka. 28a, 08:56

Gaurko, biharko eta etzirako egitaraua eratu dute Eitzaga auzoan, San Pedro jaietarako

Gaurko, biharko eta etzirako egitaraua eratu dute Eitzaga auzoan, San Pedro jaietarako.

 

Adin eta gustu guztietarako egitaraua antolatu dute Eitzaga auzoan, asteburu honetan, San Pedro jaiak ospatzeko. Gaur, 18:00etan abiatuko dute hiru eguneko egitaraua: umeentzako pintura eta idazketa lehiaketa egingo dute, jaiei hasiera emateko. Ondoren, 19:00etan, txokolate janagaz indarra hartu ostean altxatuko dute donien-atxa, eta auzoko jubilatuentzako afariagaz itxiko dute, gaurkoz, jai egitaraua.

 

Auzoko baselizan, 12:00etan egingo dute meza nagusia bihar, eta askotariko ekimenak izango dira ondoren, egun guztian. Besteak beste, paella eta tortilla lehiaketak, auzo bazkaria, bolo txapelketa, saiheski jana edota auzotarren afaria. Domekan, 20:30ean emango dituzte jaiak amaitutzat, baina horren aurretik besteak beste, Ermuko Txindurri taldearen dantza emanaldia, eta giza probak izango dira, esaterako, etzi.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!