Ilargi argazki taldeak rallya eta erakusketa antolatu ditu

Anboto 2013ko eka. 22a, 09:44

Gaur eta bihar, herriko plazan izango dira Ilargi argazki taldeak antolaturiko erakusketarako bilduriko argazkiak ikusgai

Gaur eta bihar, herriko plazan izango dira Ilargi argazki taldeak antolaturiko erakusketarako bilduriko argazkiak ikusgai.

 

Zaldibarko argazki zaharrak dira erakusketarako batu dituztenak, herritarrek utzitakoak asko. Familia argazkiak, herriko elkarteen edota kirol taldeen ekitaldietan egindakoak dira, esaterako, erakusketan ipinitakoak. Argazki rallya Azken hamarkadetako ohiturari jarraituz, bestalde, argazki rallya egingo dute ekainaren 30ean, Zaldibarren.

 

Argazki rallya

Ilargi argazki taldeak antolaturikoa da ekimen hori ere, eta 08:30ean, Olazarko aretoan eman beharko dute izena parte hartu gura dutenek. Bost sari banatuko dituzte udalak lagunduriko argazki lehiaketa honetan: 125 euroko lehenengoa; 100eko bigarrena; 75eko hirugarren saria eta herriko onenarena; eta 50 euroko gazteen saria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!