Euskara Planaren aurkezpena egin dute; plana diseinatzen lagundu dutenak eskertu dituzte.
Euskara Plana diseinatzeko irailean eta urrian egin zituzten bi herri batzarretan euren iritzi, ideia eta esperientziak partekatu zituzten 20 herritarrak gonbidatu berezi izan ziren eguaztenean udaletxean egindako ekitaldian, eta esker ona adierazteko, oroigarri bana eman zieten.
Euskara bultzatzeko ildo estrategikoak markatzen ditu udalak otsailean aho batez onartu eta eguaztenean jendaurrean aurkeztu zuten planak: 2013 eta 2016 urteei begira osaturiko planaren oinarri nagusiak azaldu zituzten, eta luntxa eta abesbatzaren emanaldia ere izan ziren, besteak beste, ekitaldian. Laster Euskararen Aholku Batzordea eratuko dute, euskararen normalizazioan indar egiteko, eta ildo estrategikoak garatzeko pausoak zehazteko. Euskara bultzatzeko lanerako gogotsu dauden zaldibartarrak batuko dira bertan.