Euskararen erabilera bultzatzea jomuga duen Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia aurkeztuko dute, maiatzaren 15ean, Zaldibarko udaletxean. Maiatzaren 15ean, 19:00etan, udaletxeko atarian egingo dute aurkezpen ekitaldia, eta planaren helburuen eta ekintzen berri emango dute bertan. Gainera, herriko abesbatzaren emanaldia izango da ekitaldian, besteak beste.
Ekitaldira hurreratzeko asmoa dutenek Udalaren Euskara Zerbitzura deituta edo eguen@zaldibar.org helbidera idatzita jakinarazteko eskatu dute udaleko arduradunek. Otsailean onartu zuten aho batez Zaldibarko Udalaren 2013 eta 2016 bitartean euskararen normalizaziorako jarduna gidatuko duen plangintza hau. Iazko udazkenean egin zituzten batzarretan, herritarren ekarpenekin osatu zituzten plangintzaren oinarriak.