Maiatzaren 14, 21 eta 28an eta ekainaren 4an burutuko dituzte jabekuntza ikastaroaren saioak. Udal bulegoetan (94-6827016) eman daiteke ikastaroan parte hartzeko izena, maiatzaren 7ra arte.
Udalak antolatu du, eta emakumeei zuzendurikoa da Sentimenduek nahasten gaituztenean izenburuko ikastaro hau. "Norbanako eta talde moduan emakumeak ahultzen" dituzten sentimenduak aztertu eta horiei aurre egiteko moduak landuko dituzte ikastaroetan. Aldi berean, emakumeen jabekuntzarako lagungarri diren "sentimendu positiboak" baliatzeko teknikak ere jorratuko dituzte.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, hala eskatzen dutenentzako haurtzaindegi zerbitzua egongo da ikastaroak irauten duten orduetarako.