Ibur-erreka industriaguneko urbanizazioa amaitzeko

Anboto 2013ko mai. 1a, 08:36

Argiteria eta seinaleztapena atonduko dituzte

Argiteria eta seinaleztapena atonduko dituzte.

 

Eibar, Zaldibar eta Elgetako lurretako Ibur-erreka industriagunean seinaleztapena eta argiteria ipintzeko proiektua onartu zuten, joan zen asteko udalbatzarrean, aho batez. Zaldibarko Udalaren onarpenagaz, orain, Eibar eta Elgetako udalbatzarretan ere onetsi beharko dute Ibur-erreka industriagunea atontzeko 35.400 euroko proiektua.

 

Jose Andres Urizar hirigintzako zinegotziak azaldu zuenez, industriaguneko konpentsazio-batzordeak ordainduko du obra. “Batez ere, segurtasun arloan inguru horrek dauzkan gabeziak konpontzea oso beharrezkoa da”, adierazi zuen Arantza Baigorri alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!