Urtero legez, 1937ko apirilaren 25ean Santamañezarren faszisten kontra borrokan jausitako gudari eta milizianoak omendu dituzte Zaldibarren. Domekan ospatutako XXI. Castet Egunak 60 lagun inguru batu zituen Santamañazarren. Ikurriña jaso zuten bertan.
Goierritik guztiak batera jaitsi ziren eta Castet Elkarteraino bidea egin zuten kalejiran. Ekitaldi politikoan 1937ko borrokalariak ez ezik, duela berrogei urte jausitako Eustakio Mendizabal Txikia ere izan zuten gogoan, eta amaitzeko, "iragana etorkizunarekin lotu zuten Donostian Aske Guneak erakutsitako bidetik". Eusko Gudariak abestuta amaitu zen ekitaldia. Bazkaltzeko hogeita hamar lagunetik gora batu ziren.
Arratsaldean, Ernaik deituta manifestazioa egin zuten udaletxeko plazatik Artiara. Eserialdi batekin amaitu zen.