Bilduk eta PSEk haurreskola proiektuaren alde egin dute

Anboto 2013ko api. 25a, 08:30

Martitzeneko ohiz kanpoko udalbatzarrean, Bilduko gobernuaren eta PSE-EEren aldeko bozkekin onartu zuten behin betiko, Haur Hezkuntzako eta haurreskolako eraikin berriak egiteko proiektua. Bozketan abstenitu egin ziren EAJko eta PPko zinegotziak

Martitzeneko ohiz kanpoko udalbatzarrean, Bilduko gobernuaren eta PSE-EEren aldeko bozkekin onartu zuten behin betiko, Haur Hezkuntzako eta haurreskolako eraikin berriak egiteko proiektua. Bozketan abstenitu egin ziren EAJko eta PPko zinegotziak.

 

Hasierako egitasmoaren moldaketa da onartu dutena: esaterako, lau barik hiru gela izango ditu azkenean, haurreskolak. Jose Andres Urizar zinegotziak eman zuen proiektuaren inguruko informazioa: denera, 1.486.800 euroko aurrekontuagaz burutuko dute proiektua (eta Eusko Jaurlaritzaren 464.800 euroko eta EEEren 105.000ko dirulaguntza izango dituzte).

 

Obraren esleipen prozesua hasiko dute orain, eta maiatz edo ekainerako egongo da obra adjudikatuta. Lanak udan egingo dituzte, Arantza Baigorri alkatearen berbetan: “Irailean, ikasturtea eraikin berrietan hasiko dute umeek”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!