Domekan egingo dute ibilaldia, 10:00etatik hasita.
“Euskal Herriaren alde borrokan jausitakoei gorazarre egiteko”, antolatzen dute duela 21 urtetik Castet Eguneko egitaraua. 1937ko apirilaren 25eko Santamañezar mendiko borroka gogoratzen dute urtero egun horretako ekitaldietan: berrogeiren bat gudari eta miliziano hil zituzten Zaldibarko mendi horretako batailan.
Castet elkartearen eskutik, domekan izango da aurtengo hitzordua. 10:00etan abiatuko dute udaletxeko plazatik Santamañezarrerainoko ibilaldia. Ekitaldi nagusia 13:00etan egingo dute, Castet Elkartearen aurrean, eta ondoren bazkaria egongo da, elkartean bertan.