Batzarra, aurrekontu proposamena aurkezteko

Anboto 2013ko mar. 16a, 09:17

2013ko udal aurrekontuaren proposamena zaldibartarrei aurkezteko herri batzarra deitu du Bilduko udal gobernu taldeak, martxoaren 20rako. Liburutegi zaharrean egingo dute, 19:00etan batzarra.

2013ko udal aurrekontuaren proposamena zaldibartarrei aurkezteko herri batzarra deitu du Bilduko udal gobernu taldeak, martxoaren 20rako. Liburutegi zaharrean egingo dute, 19:00etan batzarra. Aurtengo kontuei dagokienez gobernu taldeak egin duen hausnarketa eta proposamena aurkezteaz gainera, udalaren egoera ekonomikoari buruzko informazioa ere emango diete gobernu taldeko ordezkariek bertaratzen diren herritarrei. Besteak beste, urte amaieran udalak zabalduriko inkestari erantzunez herritarrek egindako ekarpenen artean zeintzuk barneratu dituzten aurrekontu proposamenean azalduko dute gobernu taldekoek: aurrekontuari buruz 160 zaldibartarren ekarpenak jaso zituzten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!