Martxotik abendura egin dute udaleko berdintasun teknikariaren kontratua. Astean sei orduz jardungo du teknikari horrek udaletxean lanean.
Martxotik abendura egin dute udaleko berdintasun teknikariaren kontratua. Astean sei orduz jardungo du teknikari horrek udaletxean lanean. Alkatetza hartu zuenean, batzorde berezitu bat sortu zuen Bilduk berdintasunaren arloa jorratzeko, eta, udalak kontratatzen du teknikaria. “Uste dugu zinegotzi bat ez dagoela prestatuta sail horrek eskatzen duen lan berezitua burutzeko, eta horregatik pentsatzen dugu beharrezkoa dela teknikari bat”, azaldu du Arantza Baigorri alkateak.
Berdintasunaren arloan emaitza hobeak lortzeko, baina, Durangaldeko Amankomunazgoak esku hartu beharko lukeela uste du Baigorrik: “Herri askok ez daukate baliabiderik berdintasun teknikaria kontratatzeko, eta elkarrekin jardun behar genuke”.