Bazkaria eta kontzertua antolatu dituzte, besteak beste, Zaldibarko gaztetxearen urteurrenerako.
Martxoaren 6an bete dira bederatzi urte Zaldibarko gaztetxea zabaldu zutela. Asteburuan ospatuko dute urteurrena, eta egitarau zabala prestatu dute ospatzeko.
Kontzertua izango da, bihar: punk rocka jotzen duen eta 2012an Mundu kodifikatuen atzean diskoa kaleratu zuen Gernikako Sarkor eta Legazpiko D-Pintxos taldeko skalariak ariko dira, 23:00etan. Bestelako ekimenak ere antolatu dituzte, gainera, gaztetxearen bederatzigarren urteurrenerako: ping-pong txapelketa egingo dute, gaur, 22:30ean hasita.
Bihar, bazkaritara batuko dira, 14:30ean, eta familia argazkia eta poteoa egingo dituzte iluntzean. Urteurreneko ospakizunak igarota, zabalik daude gaztetxeko ateak bariku iluntzeroko asanbladetan parte hartu gura duten denentzako.