Lur jausia gertatu da gaur goizaldeko 03:00etan, A-8 autobidean, Zaldibar parean. Horren eraginez, Irunera joateko bi erreiak itxi dituzte. Trafikoa bideratzeko by-pass bat egin dute Bilbora noranzkoan 07:00etan: Bilborako erreietariko bat kontrako bidean joateko zabaldu dute. Horren eraginez, trafiko ilarak sortzen ari dira Donostiara bidean. Bestalde, edurraren eraginez, Urkiola itxita dago kamioientzat eta autoek kateak behar dituzte.
Ertzaintzak argitu duenez, arbola bat eta farola bat ere jausi dira autobidera.
Bestalde, elurrak ez du trabarik sortu errepide sare nagusian. Garbi daude errepideak eta arazorik gabe gidatu daiteke. Hala ere, bigarren mailako errepide sareari dagokionez hainbat mendate daude itxita. Durangaldean, Urkiola dago itxita kamioentzat, azaldu dugun lez. Autoek, berriz, kateekin gidatu beharra dute. Dima ere itxita da. Kanpazar zabalik dago.