Barne oharra zabaldu du herri eskolako zuzendariak

Anboto 2013ko ots. 21a, 11:00

\"Eskolako eraikin berri barik geratu gara\", dio, besteak beste, zuzendariak

"Eskolako eraikin berri barik geratu gara", dio, besteak beste, zuzendariak

 

Urte biko umeentzako eraikin berriari lotuta 2004tik hona gertatutakoaren kronologia azaltzen duen oharra kaleratu du Zaldibarko herri eskolako zuzendariak. Eskola Kontseiluak babestu egin du ohar horretan esaten dena. "Sei urte itxaron ondoren, eta aurten lortzetik oso hurbil egon arren, azken momentuan urte biko ikasleentzako eraikin berri barik gelditu gara", dio oharrak. "Udalak eraikin hori zor dio eskolari".

 

Eskola Kontseiluko kideek "tristuraz eta suminduta" hartu dute eskola berriaren proiektuaren inguruan alderdi politikoen artean sortu den eztabaida: "Gurasook ez dugu nahi umeak barrakoietan edukitzea, eta ez dugu ulertzen zergatik ipintzen duen EAJk hainbeste traba".

 

Eraikin berriko lanak ez zirela 2012an hasiko jakin zuenean, Jaurlaritzari batzarra eskatu zion Eskola Kontseiluak. Besteak beste, aurreko gobernu taldeak hartutako konpromisoa jasotzen duen dokumentazioa eskuratu dute: eraikin berria udalak eraikiko zuela zioena. "Iaz ezin izan ditugu lanak abiatu, baina asmoa da 2013an hastea", dio Arantza Baigorri alkateak: "Zuzendariaren oharrak udal gobernuak gezurrik ez duela esan baieztatzen du",  eta "hasieratik prozesua bizi izan duelako informazio zabala" daukala zuzendariak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!