160 ekarpen jaso dituzte aurtengo aurrekonturako

Anboto 2013ko ots. 14a, 09:07

Inkesta bidez eman dute 160 herritarrek iritzia

Inkesta bidez eman dute 160 herritarrek iritzia.

 

Urte amaieran udalak etxeetara banatu zuen inkesta bete eta entregatuta, 2013ko udal aurrekontuaren inguruan duten iritzia adierazi dute 160 zaldibartarrek.

 

Udalak lanpoltsa publikoak sortzea, edota etxe hutsen azterketa egitea dira, besteak beste, herritar gehienek markatu dituztenak. Ekarpen horiek kontuan hartuta egingo du gobernu taldeak 2013rako udal aurrekontuen proposamena. Arantza Baigorri alkateak azaldu duenez, aurrekontu proposamena herri batzarrean azalduko du gobernu taldeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!