Udalaren euskararen normalizaziorako jarduna gidatuko du 2013tik 2016rako plangintza honek.
Aho batez onartu zuten egueneko udalbatzarrean, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren 2013tik 2016rako plangintza estrategikoa, eta horregaz batera, urte honetarako kudeaketa plana ere onartu zuten. Datozen urteetan udalak euskararen normalizazioan egingo duen lanaren norabidea zehaztuko du planak. Udazkenean egin zituzten herri batzarretan zehaztu zituzten plangintza horren oinarriak.
Arantza Baigorri alkateak Gabonetan aparteko ordainsaria jaso izana gogor kritikatu zuen udalbatzar horretan, EAJk. Galdera eta eskarien atalean mahaigaineratu zuten gaia.
Alkatearen soldata