Zalduak kudeatuko du kiroldegiaren mantentzea

Anboto 2013ko ots. 2a, 08:36

Zaldua kirol elkarteak kudeatuko du urtebetez, kiroldegiaren eta futbol zelaiaren garbiketa eta mantentzea. Urtebeteko proba egingo dute funtzionamendu horregaz, alkatetza dekretu batek jasotzen duenez. Elkarteak lan hori bere gain har dezan, dirulaguntza bat eskainiko dio udalak

Zaldua kirol elkarteak kudeatuko du urtebetez, kiroldegiaren eta futbol zelaiaren garbiketa eta mantentzea. Urtebeteko proba egingo dute funtzionamendu horregaz, alkatetza dekretu batek jasotzen duenez. Elkarteak lan hori bere gain har dezan, dirulaguntza bat eskainiko dio udalak.

 

Urteetan eztabaidagai izan da udalean kirolgune horien mantentzea zelan hobetu; izan ere, azpiegitura horiek daukaten erabiltzaile kopuruagaz, udalak eskaini zezakeen zerbitzua ez zen nahikoa. Gorputz heziketako ikasleek, eta futbol taldetako jokalariek erabiltzen dituzte kirolgunetako aldagelak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!