Abendutik erabilgarri dauzkate zaldibartarrek ariketarako makinak

Anboto 2013ko urt. 27a, 08:29

9.500 euro inbertitu ditu udalak Olazarren ipini dituzten zazpi fitness aparatu berri horietan

9.500 euro inbertitu ditu udalak Olazarren ipini dituzten zazpi fitness aparatu berri horietan.

 

Urte amaieran ipini zituzten ariketa fisikoa egiteko zazpi fitness aparatu Olazar futbol zelaiaren ondoan. Aurretik, futbol zelai zaharraren inguruko perimetroa atondu zuten hainbat herritarrek auzolanean, bertara korrika egitera joaten diren zaldibartarrentzat. Abendutik, ariketa osagarriak egiteko aukera daukate kirolariek, aparatu berriokin. Beroketarako zein ariketarako makinak erosteko, 9.500 euroko inbertsioa egin du Zaldibarko Udalak.

 

Adinekoek ariketa fisikoa egiteko makinak ipini zituzten Olazar frontoiaren sarreran, iaz, eta Arantza Baigorri alkatearen berbetan, oso harrera ona eduki dute aparatu horiek. "Hotza egiten duenean ere, beti dabil norbait aparatuetan ariketa egiten", esan du alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!