\'Zaldibarko paisaiak\' ekimena abiatuko dute, Zaldibarko liburutegian. Liburutegia herriko argazkiekin apaintzea da ekimenaren helburua.
Jendea argazkiak bidali eta parte hartzera gonbidatu dute liburutegitik: \'liburutegia@zaldibar.org\' helbidean jasoko dituzte herritarrek bidali gura dituzten argazkiak.
Urtarrilean liburutegian topatuko dituzuen bestelako proposamenen berri ere eman dute asteon, Zaldibarko liburutegiko arduradunek.
Ipuin kontalaria
Urtarrilaren 25ean, Rosa Martinezen Etxean goxo saioa izango da Zaldibarko Liburutegian. Arratsaldeko 17:30etatik aurrera jardungo du, 3 eta 9 urte arteko umeentzat.
Bestalde, Liburuen Poltsa ekimena berrartuko dute barikuan, Zaldibarko liburutegian. Hilean behin batzen dira ume eta gurasoak irakurle klub horretan. Urtarrilaren 18an, otsailaren 15ean eta martxoaren 15ean izango dira ekimen horretako hurrengo saioak.
.