Espainiako bandera jartzeko aginduari erantzuteko gonbita

Anboto 2013ko urt. 11a, 08:59

Herritar guztiei dei egin die udal gobernuak, bihar, 12:00etan, egingo duten kontzentraziora joateko

Herritar guztiei dei egin die udal gobernuak, bihar, 12:00etan, egingo duten kontzentraziora joateko.

 

Espainiako Gobernu Ordezkaritzak lehenengo, eta Espainiako epaitegiek gero, lege-aginduak helarazi dizkiote Zaldibarko Udalari udaletxean Espainiako bandera ipintzeko aginduz. "Inposizio" horren aurrean desadostasuna adierazteko hainbat ekimen ipini dituzte martxan azken asteetan.

 

Batetik, "jazarpen" hori gaitzesteko, manifestu bat sinatu dute gaur egun zinegotzi diren eta aurreko legegintzaldietan udal ordezkari izandako 21 herritarrek. Bestetik, ez-ohiko udalbatzarrean gaiari buruzko mozioa aurkeztu zuen Bilduko gobernu taldeak atzo. Gainera, zaldibartar guztiei dei egin diete bihar, 12:00etan egingo duten manifestazioan parte hartzeko. Herritarren artean atxikimendua sortzen duen sinboloa ikurriña dela azpimarratu eta errespetua eskatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!