"Inposatzen zaigun banderak ez gaitu inola ere ordezkatzen"

Anboto 2013ko urt. 2a, 09:17

Zaldibarko 21 zinegotzi eta udal ordezkari izandakoek espainiar banderaren \"inposizioaren\" aurrean agiria sinatu dute. Azkenengo zortzi legegintzaldietako ordezkariek joan zen zapatuan prentsaurrekoa emateaz gainera, urtarrilaren 12rako deitu duten kontzentrazioan parte hartzeko deia egin dute

Zaldibarko 21 zinegotzi eta udal ordezkari izandakoek espainiar banderaren "inposizioaren" aurrean agiria sinatu dute. Azkenengo zortzi legegintzaldietako ordezkariek joan zen zapatuan prentsaurrekoa emateaz gainera, urtarrilaren 12rako deitu duten kontzentrazioan parte hartzeko deia egin dute.

 

Espainiako Gobernu ordezkariak lehenengo, eta Espainiako epaitegiek gero, lege-aginduak helarazi dizkiote udalari Espainiako bandera ezar dadin Zaldibarko udaletxean. Agiriaren sinatzaileek diotenez, aginduak Zaldibarko legezko ordezkarien aurkako gaitasungabetze eta jazarpen judizial mehatxupean egin dituzte.

 

Sinatutako dokumentuaren berbatan "helburua argia da, Estatu espainiarrak bozketa aske eta demokratikoaren bidez lortzen ez dituen karguak bertan behera utzi nahi ditu. Azken helburu hau ezagutuz aurre egin behar zaio zaldibartarrok aukeratutako ordezkaritza bere osotasunean mantenduz". Gaineratzen dutenez, "Espainiako herritarrak bandera horretan haien burua ordezkatua ikusten badute errespetatzen dugu; baina era berean gu ere errespetatuak izan gaitezen exigitzen dugu".

 

PSOE eta PPri eskatzen diote zaldibartar eta euskal hiritar gehienon eskubidea errespeta dezaten ordezkari gisa ikusi nahi dituzten sinboloak eraiki ditzaten libreki. Ildo honettaik, zaldibarko udalbatzak eskutitza bidaliko du Espainiako gobernura "inposizio" honen aurrean bere desadostasuna adieraziz. Urtarrilaren 12rako kontzentrazioa deitu dute 12:00etan, udaletxeko plazan. Herritar guztiei parte hartzeko deitzeaz gainera, ikurriña kalera ateratzeko gonbita luzatu diete.

 

Sinatzaileak:

1-Miguel Angel Azpitarte, 1979-1983 Zaldibarko Herri Langile Batua

2-Juan Cruz Lopez, 1979-1983 Zaldibarko Herri Langile Batua, 1983-1987 Ezkerreko Herri Kandidatura

3-Jose Luis Fernández,  1979-1983 Zaldibarko Herri Langile Batua

4-Aitor Amezua, 1987-1991 Herri Batasuna

5-Aitor Intxaurraga, 1987-1995 Herri Batasuna

6-Peio Elexpe, 1983-1987 Herri Batasuna

7-Roberto Sarriugarte, 1995-1997 Herri Batasuna

8-Gaizka Zabarte, 1995-1999 Herri Batasuna, 1999-2003 Euskal Herritarrok

9-Jabier Iraeta, 1987-1991 Herri Batasuna

10-Jon Azagirre, 1999-2003 Euskal Herritarrok, 2003-2007 Zalduherri, 2007-2011 ANV

11-Idoia Marin, 1997-1999 Herri Batasuna, 1999-2003 Euskal Herritarrok, 2003-2007 Zalduherri

12-Ainara Otaolea, 2007-2011 ANV

13-Eneritz Azpitarte, 2007-2011 ANV

14- Carlos Olabarriaga, 2003-2007 PNV-EA

15-Javier Asua, EA

16-Arantza Baigorri, 2011 Bildu

17-Carmen Sampedro, 2007-2011 EA, 2011 Bildu

18- Aitor Arizmendiarrieta, 2011 Bildu

19- Jose Andres Urizar, 2007-2011 EA, 2011 Bildu

20- Olaia Araukua, 2011 Bildu

21- Rafael Urizar, 1995-1999 EA, 1999-2001 PNV-EA, 2011 Bildu



 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!