Irailetik hona hainbat pilotari lehiatu dira ostegunero ostegunero Zaldibarko pilotalekuan. Gaur ordea, guzti horietatik seik izango dute hiru txapelak eramateko aukera.
Lau t’erdiko finalean arabar bat izango da estrainekoz, Amurrioko Dorronsoro hain zuzen ere, aurkari etorkizun handiko gipuzkoar bat izango du, Artola. Binakakoan, berriz, bizkaitarren eta nafarren arteko dema izango da. Bizkaitarren artean Beitiak orain dela 7 urte bezala berriro ere txapela eramateko aukera izango du eta Ansotegi nafarra berriz, orain dela bi urte lau t’erdiko txapela jantzi ondotik binakakoa ere janzteko prest azalduko da. Intentzio berdinekin jardungo dira Galarza gaztea eta Linzoain nafarra ere. Partiduok Zaldibarko Olazar pilotalekuan jokatuko dira eta ETB-1ek eskainiko ditu urtarrilaren 1ean.
Abenduaren 31n, astelehean (16:30)
Lau t´erdi barruan
Dorronsoro (Amurrio) vs. Artola (Alegia)
Binaka
Beitia (Usansolo) - Galarza (Galdakao)
Ansotegi (Etxarri Aranaz) - Linzoain (Uharte)