Jostailuak batzeko kanpainagaz oso pozik

Anboto 2012ko abe. 21a, 08:07

Eibar, Ermua eta Mallabiako Udalekin eta Gurutze Gorriagaz elkarlanean burutu du jostailuak batzeko kanpaina Zaldibarko Udalak. Oso gustora daude herritarren kolaborazioagaz

Eibar, Ermua eta Mallabiako Udalekin eta Gurutze Gorriagaz elkarlanean burutu du jostailuak batzeko kanpaina Zaldibarko Udalak. Oso gustora daude herritarren kolaborazioagaz.

 

Beharrizana duten herriko etxeetara banatzeko jostailu erabiliak batzeko kanpaina azaltzeko bandoa kaleratu zuen Zaldibarko Udalak. Hiru egunez batu dituzte herritarrek eramandako jostailuak udaletxean, eta Gurutze Gorriarekin elkarlanean jardun dute egoera ekonomiko zaila bizi duten familiei banatzeko.

 

Kanpainak izandako harreragaz oso pozik eta eskertuta agertu dira udaleko arduradunak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!