Idoia Mendiolagarai alkate ohia hil da

Anboto 2012ko abe. 13a, 10:56

50 urtegaz hil da 2009tik 2011ra arte Zaldibarko alkate izandako Idoia Mendiolagarai jeltzalea. Alberto Aranzibia, Uri Buru Batzarreko presidentea: \"Herrikoa eta jatorra. Langilea eta ilusioz betea. Horrela deskribatuko nuke Idoia\"

50 urtegaz hil da 2009tik 2010era arte Zaldibarko alkate izandako Idoia Mendiolagarai jeltzalea.

 

Gaixotasun luze baten ondoren, eguaztenean hil zen  50 urte zituela Idoia Mendiolagai, Zaldibarko alkate ohia. Urte bi egin zituen alkate Zaldibarko Udalean.

 

2009ko urtarrilaren 29an, legegintzaldi erdian, Zaldibarko EAJren batzordeak Mendiolagarai proposatu zuen ordura arte alkete karguan jardun zuen Igor Barrenetxea Arandoren lekukoa hartzeko. Hamar urtez alkate izandako Barrenetxea Arandok Bizkaiko Aldundiko Bizkailur sozietatean jarduteko eskaintzari baiezkoa ematerakoan utzi zuen kargua. Alkate berriak “elkarlanerako gogoz” hartu zuen erronka.

 

Alberto Aranzibia Zaldibarko Uri Buru Batzarreko presidenteak Mendiolagarai betidanik gogoratzen du EAJn lanean, lehenengo zinegotzi moduan, eta gero, Uri Buru Batzarreko presidente, idazkari eta partaide legez: “Herrikoa eta jatorra. Langilea eta ilusioz betea. Horrela deskribatuko nuke Idoia”. Bizkaiko Batzar Nagusietan ere jardun zuen Zaldibarko alkate izandakoak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!