Ume eta gazteentzako kirola eta euskara praktikatzeko egitaraua

Anboto 2012ko abe. 17a, 08:02

Abenduaren 26tik 29ra egingo dute Kirol Astea. Kirol elkarteen laguntzagaz egingo dute

Abenduaren 26tik 29ra egingo dute Kirol Astea. Kirol elkarteen laguntzagaz egingo dute.

 

Sei eta hamabi urte bitarteko ume eta gazteei zuzendu die Udaleko Euskara Zerbitzuak proposamena. Umeek kirola egiten duten bitartean “euskaraz gozatzea” du Kirol Asteak helburu.

 

Abenduaren 26tik 29ra arte askotariko kirol ekintzak dauzkate izena eman duten umeek aukeran. Esaterako, abenduaren 26 goizean Berrizko igerilekuan igeriketa landuko dute, eta txirrindularitza arratsaldean. Beste hainbat kiroletan jarduteko aukera ere eskaintzen du, baina, egitarauak: herri kiroletan, saskibaloian, pilotan, arku tiraketan, futbolean. Euskaraz jardungo dute Kirol Astean parte hartzeko izena eman dutenek.

 

Hamabitik gorakoentzat

Hamabi urtetik gorakoentzako mendi irteera ere antolatu dute, abenduaren 29rako, Zaldua mendi taldearen laguntzagaz. Erdella eta Santamarinazar igoko dituzte mendizaleek.

 

Antolaturiko ekintza guztietan laguntzen, herriko kirol elkarteek jardungo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!