Ate irekien ekitaldia egin zuten atzo, musika lokal berrietan. Damudotek eta Alertak joko dute, gaur.
Gaztetxean egingo dute gaur, musika lokal berrien irekiera jaia. Durangaldeko Damudot eta Alerta taldeak eta Dj Sunstech gonbidatu dituzte kontzertua eskaintzera.
Gitarra, baxua edo bateria jotzeko, kantatzeko, edota horiek guztiak egiten ikasteko herritar guztiei zabalik dagoenespazioa aurkeztu zuten atzo. Gura zuten zaldibartar guztiek gerturatu ahal izan zuten lokala ikustera eta ondoren eskaini zuten luntxera.
Lau urteko lanaren emaitza
Lau urteko lana egin dute Gari musikarien elkarteko kideek lokala atontzen. Azaro amaieran burutu zituzten lanak, eta emaitzagaz “oso gustura” daude. Intsonorizaturiko lokal bi, biltegia, grabazioak egiteko gunea, etab. sortu dituzte.
Entsegu lokal bezala, baina musikagaz lehenengo hartu-emana eduki gura dutenentzako elkargune bezala ere erabiliko dute Gaztetxe gaineko lokala. Urtarrilean, esaterako, herriko musikari batek gidatuko duen bateria ikastaro bati ekingo diote.