Bilduko udal gobernuak euskararen erabileraren ordenantza bete ez duela salatuz, oharra bidali du EAJk hedabideetara. “Euskararen defendatzaile sutsu hauek ordenantza bete gabe uzten dute hainbatetan, eta gaztelania hutsean aritzea aukeratzen dute”, diote jeltzaleek.
Nerea Garitagoitia bozeramalearen berbetan, EAJk irailean aurkeztu zuen gazteriari buruzko mozio bati gaztelaniaz erantzun zion Bilduk. Gobernu taldeak hainbat “agiri” gaztelania hutsean kaleratzen dituela, eta kontratazioak egiterakoan ez dituela hizkuntza eskakizunak kontuan hartzen dio EAJk.
Euskararen ordenantzaren arabera udalak hizkuntza bietan erantzun behar duela gogorarazi, eta “zinismo politikoa” egotzi dio EAJk Bilduri.