BEZ igoeraren eta murrizketen eraginez, zerga eta tasak gora

Anboto 2012ko aza. 15a, 09:01

Murrizketek eta BEZaren (Balio Erantsiaren gaineko Zergaren) igoerak Udalari ere eragin diotela, eta \"obren prezioak gorantz doazela\" ikusita, zergak eta tasak % 2,5 igotzea proposatu du Bilduk udalbatzarrean

Murrizketek eta BEZaren (Balio Erantsiaren gaineko Zergaren) igoerak Udalari ere eragin diotela, eta “obren prezioak gorantz doazela” ikusita, zergak eta tasak % 2,5 igotzea proposatu du Bilduk udalbatzarrean. 

 

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga eta ondasun higiezinen eta trakzio mekanikodun ibilgailuen zergak igo dituzte, esaterako.

 

Bilduko gobernu taldearen proposamenaren kontra bozkatu zuten EAJk eta PSEk, eta abstenitu egin zen, PPko zinegotzia.

 

Bilduko zinegotzien aldeko bozkekin egin zuen aurrera, baita, A8 autobidearen Gerediaga-Iurreta tartearen doakotasuna eskatzen duen mozioak ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!