Hainbat aldaketa egin dituzte udal aurrekontuan

Anboto 2012ko aza. 18a, 08:59
\"Inbertsio beharrezkoenak lehenentsiz\", udal aurrekontuko hainbat partida aldatu dituzte

“Inbertsio beharrezkoenak lehenentsiz”, udal aurrekontuko hainbat partida aldatu dituzte.

 

Martxoan 2012rako udal aurrekontuak onartu zituztenean markatutako hainbat diru atal aldatzea proposatu zuen, egueneko ez-ohiko udalbatzarrean, Bilduko udal gobernuak. Kreditu aldaketa horiek egitearen alde bozkatu zuten Bilduko zinegotziek, eta abstenitu egin ziren EAJ, PSE eta PP alderdietako ordezkariak.

 

Udal aurrekontuko hogeita hamarretik gora diru partidatan egin dituzte aldaketak. Esaterako, urte hasieran 80 urtetik gorakoen etxebizitzetan ke detektagailuak ipintzera bideraturiko diru-atala jubilatuen etxean hobekuntza lanak egiteko erabiltzea erabaki dute. Arantza Baigorri alkateak azaldu duenez, lehentasunak berdefinitu dituzte, eta hasiera batean lan horietara bideraturikodiru-atalari 9.000 euro gehitu dizkiete: “Dirua jubilatuen etxean gastatzea hobetsi dugu,  konponketak behar ditu-eta”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!