Aste kulturalaren barruko ekitaldiak, gaur hasita

Anboto 2012ko aza. 12a, 09:55

Aste Kulturalaren XX. edizioa abiatuko dute, jubilatuen etxean, gaur arratsaldean. Briska eta tute txapelketa jokatuko dute gaur eta bihar, jubilatuen etxean

Aste Kulturalaren XX. edizioa abiatuko dute, jubilatuen etxean, gaur arratsaldean. Briska eta tute txapelketa jokatuko dute gaur eta bihar, jubilatuen etxean.

 

Bestelako hainbat ekimenen artean, Güeñesera irteera egingo dute, azararen 15ean. Paperezko soinekoen museora bisita gidatua egingo dute, Enkarterrietako herri horretan.

 

Azkenik, San Andres eguna ospatuko dute, azaroaren 30ean. San Andres parrokian, 13:00etan meza, eta 14:00etan bazkaria egingo dute, eta dantzaldia eta karta joko txapelketaren sari banaketa ekitaldia egingo dituzte, Goierri elkartean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!