Astelehen iluntzetan, Tai Chia egitera Gaztetxera

Anboto 2012ko aza. 4a, 08:40
Tai Chi arte martziala ezagutzeko aukera izango dute ikastaroan parte hartzera animatzen direnek

Tai Chi arte martziala ezagutzeko aukera izango dute ikastaroan parte hartzera animatzen direnek.

 

Tai Chia praktikatzeko leku bilakatu dute ikasturte honetan Zaldibarko Gaztetxea. Txinako arte martzial tradizional hori, gaur egun mundu osora zabaldu dena, ezagutu ahalko dute interesa duten zaldibartar guztiek, asteroko hitzorduetan. Tai Chi ariketa fisiko-espiritualaren oinarrizko ezagutza emango diete ikastarora hurreratzen direnei.

Orain arte egin dituzten saioetan lau lagun inguru batu direla azaldu dute Gaztetxeko kideek, baina zabalik dauzkate ateak. Tai Chia zer den ikusi eta probatu gura duten guztientzat aukera zabala eskaintzen dute.
Astelehenetan, 19:30etatik 20:30era batzen dira Zaldibarko Gaztetxean Tai Chi Chuan ikastaroan aritzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!