Jardunaldi mikologikoa

Anboto 2012ko urr. 24a, 12:33

Zapatuan eta domekan burutuko dituzte jardunaldi mikologikoaren barruko ekimenak. Basora perretxiko bila joan, eta batutakoaren sailkapena egingo dute, hasteko, zapatuan

Zapatuan eta domekan burutuko dituzte jardunaldi mikologikoaren barruko ekimenak. Basora perretxiko bila joan, eta batutakoaren sailkapena egingo dute, hasteko, zapatuan. Udaletxeko sarreran, 16:00etan ipini dute batutako perretxikoen sailkapena egiteko hitzordua.

 

Domeka goizean, aldiz, erakusketa mikologikoa atonduko dute, udaletxeko plazan. Txiki eta gazteekin buztina lantzen jardungo du herriko zeramika elkarteak, gainera, domekan, 10:00etatik aurrera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!