Euskararen erabileraren datuak azalduko dituzte

Anboto 2012ko urr. 29a, 08:13

Soziolinguistika Klusterrak buruturiko ikerketaren emaitzen berri emango dute bihar

Soziolinguistika Klusterrak buruturiko ikerketaren emaitzen berri emango dute bihar.

 

Zenbatekoa da euskararen erabilera kalean entzuten ditugun elkarrizketetan? Elkarrizketetan haurren presentziak eragiten al du euskararen erabileran? Horiek bezalako galderak erantzungo dituzte, Zaldibarko udaletxeko pleno aretoan, bihar egingo duten batzarrean.

 

Soziolinguistika Klusterrak 2011n Zaldibarko Udalaren enkarguz buruturiko ikerketa hartuko dute martitzeneko batzar horretan oinarritzat.

 

Euskararen egoera ona edo txarra den, hobera edo okerrera doan, datu objetiboei begiratuta jakin gura du Zaldibarko Udalak. Horregatik, euskararen errealitatea jakiteko funtsezkoak diren datuak batu zituzten iaz. 

 

Bestalde, euskararen normalizazioan datozen urteetan egin beharreko lana finkatzeko ekarpenak egin dituzte irail eta urriko batzarretan herritarrek. Euskara Biziberritzeko Plan berria diseinatuko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!