Liburuen Poltsa ekimena, gaurtik aurrera martxan

Anboto 2012ko urr. 19a, 08:40

Familia osoarentzako irakurketa kluba eratu eta hilero batuko dira, liburutegiak antolatuta

Familia osoarentzako irakurketa kluba eratu eta hilero batuko dira, liburutegiak antolatuta.

 

Hiru eta zortzi urte arteko umeak eta euren gurasoak dira Zaldibarko Liburutegiak antolatu duen Liburuen Poltsa izeneko ekimenean parte hartzen dutenak. Familiarentzako irakurketa kluba baita hilero batuko den hau. Gaur batuko dira lehenengoz.

 

Umeen literatur zaletasuna indartzeko helburuagaz antolatu dute tailerra, eta baita umeek liburutegia zelan erabiltzen den ikastea errazteko ere. Besteak beste, irakurzaletasuna eta ahozkotasuna landuko dute saioetan, eta Saroa Bikandik gidatuko ditu.

 

Argazki saridunak

Liburutegiak antolaturiko argazki digitalen lehiaketaren bigarren edizioko irabazleen izenak jakinarazi dituzte, bestalde. Martxel Elorriaga zaldibartarrak jaso du lehenengo saria. Portugalgo hondartza batean egindako argazkiagaz irabazi du saria. Virginia Lertxundi elorriarrak Indian hartutako argazkiak jaso du bigarrena. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!