Auzolanean konpondu gura dute Olazar ingurua

Anboto 2012ko ira. 24a, 08:53

Olazar futbol zelaia zegoen ingurua atonduko dute; irailaren 29rako deitu dute auzolanera

Olazar futbol zelaia zegoen ingurua atonduko dute; irailaren 29rako deitu dute auzolanera.

 

Olazar futbol zelaia zegoen ingurua konpontzeko auzolanerako deia egin du Zaldibarko Udalak. Jokalarien aulkiak eta futbol zelaia inguratzen zuen hesia kendu eta zurezko hesi berria egin gura dute, adibidez. Gainera, zelaiaren inguruan korrika egiteko pista bat atontzeko harea botako dute, eta Olazar pilotalekuaren horma margotuko dute irailaren 29an, auzolanean lagunduko dutenen artean.

 

Egin beharrekoak ondo antolatzeko, irailaren 25ean batzarra egingo dute udaletxeko pleno aretoan, Bilduren gobernu taldeak deituta. Laguntzeko prest dauden herritar guztiak gonbidatu dituzte: 19:00etan hasiko da batzarra.

 

Arantza Baigorri alkateak esan duenez, “herrian gauza asko antolatzeko aukeran daukagun espazio bakarra da Olazar futbol zelaia, eta egoera onean mantentzea oso inportantea dela uste dugu”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!