Emakumezkoei zuzenduriko autodefentsa ikastaroa, 29an

Anboto 2012ko ira. 16a, 08:07

Neska gazteei eta emakumeei zuzenduriko ikastaro bat antolatu du udalak: Autodefentsa Feminista

Neska gazteei eta emakumeei zuzenduriko ikastaro bat antolatu du udalak: Autodefentsa Feminista.

 

Biktimismotik aldendu eta egoera arriskutsuei norberak  aurre egiteko gaitasuna landuko dute saioetan. Horretarako, alderdi fisikoa ezezik, arlo psikologikoa eta teorikoagoa ere jorratuko dituzte.

 

Irailaren 19ra arte eman ahalko da izena ikastaroan parte hartzeko. Irailaren 29an izango da ikastaroa, goiz eta arratsaldez (10:00etatik 14:00etara, eta 15:30etatik 19:30etara), eta Solobarriako gimnasioan batuko dira andrak, teoria eta praktika lantzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!