Zapatu arratsaldeetarako aisialdirako eskaintza

Anboto 2012ko ira. 9a, 08:34

Urrian hasiko dute Zapatublairen ikasturte berria

Urrian hasiko dute Zapatublairen ikasturte berria.

 

Zazpigarren urtea da herriko gazteentzako Zapatublai ekimena eskainiko duena Zaldibarko Udalak. Zapatu arratsaldetan gazteek euren asisialdia euskaraz gozatu dezaten pentsatua dago ekimena, eta Arrasateko Txatxilipurdi elkarteak kudeatzen du.

 

Hamabostean behin, zapatu arratsaldetan batuko dira, urrian hasita, “euskararen erabilera ziurtatu eta indartzea” eta “natura errespetatzen ikastea” helburu hartuta, besteak beste.

 

Irailaren 10etik 17ra bitartean beharko dute parte hartu gura dutenek izena: Udalaren webgunean eskuratu daiteke izen-emate orria. Plaza mugatuak direla ohartarazi du udalak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!