Anbulategi alboan gura dute atondu kultur aretoa

Anboto 2012ko ira. 6a, 08:36

Udalak beheko solairua eskatu dio Osakidetzari, eta eskaria ulertu egin duela dio alkateak

Udalak beheko solairua eskatu dio Osakidetzari, eta eskaria ulertu egin duela dio alkateak.

 

Osasun zentroaren eraikinean Osakidetzak erabili barik daukan beheko solairua kultur aretorako erabili gura du udalak. Erakusketak, hitzaldiak edo bestelako ekimenak egiteko leku aproposa dela deritzote udal arduradunek. Horregatik, Osakidetzak lokal hori udalari zeintzuk baldintzatan utziko dion negoziatzen dabil Bilduren gobernu taldea.

 

Arantza Baigorri alkateak azaldu duenez, “hutsik dagoen eraikina izanik, eta Zaldibarren kultur etxe barik daukagun espazio falta ikusita, Osakidetzak udalaren eskaria ulertu egin du, eta jarrera baikorra agertu du”.
Eraikinaren beheko solairu hori nahiko egoera onean dagoela dio Arantza Baigorrik: “Duela gutxi egin zituzten konponketak, eta inbertsio txiki batekin oso aproposa litzateke herrian faltan dugun areto hori izateko”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!