Bihar izango dituzte jai ekitaldi gehienak auzoan.
Gaur iluntzean emango diete Santa Mariñeko jaiei hasiera Goierri auzoan. Sardina-jana, bolo jokoa eta erromeria izango dituzte jaiak ondo hasteko. Biharkoa da, baina, ekitaldi gehien pilatzen dituen jaietako eguna Goierrin.
Adin guztientzako ekintzak jasotzen ditu egitarauak: bakailao eta paella txapelketa, umeentzako jolasak, karta jokoa, kale antzerkia, herri afaria eta erromeria... Auzoko nagusiei ohiturazko omenaldia egingo diete, bestealde, domekan, 13:00etan.
Balorazio oso baikorra
Bestalde, joan den asteburuko Zaldibarko jaien “oso balorazio baikorra” egin du Bilduren gobernuak. Zaldua plazako ekitaldietan eta kalejiran lortutako giroarekin oso pozik agertu dira.