Plazako dantzen tailerrean izena eman ahalko da irailean berriro

Anboto 2012ko uzt. 8a, 09:29

Ekainean hasi zen plazako dantza tailerrean izena emateko epea 2012-2013 ikasturterako. Plazako dantzen tailerrak aurrera egin ahal izateko 25 laguneko gutxieneko taldea osatzea da udalak ipini duen baldintza, eta hamaseik bakarrik eman dute izena oraingoz, \'oso gutxik\', Olaia Arauko kultura zinegotziaren berbetan

Ekainean hasi zen plazako dantza tailerrean izena emateko epea 2012-2013 ikasturterako. Plazako dantzen tailerrak aurrera egin ahal izateko 25 laguneko gutxieneko taldea osatzea da udalak ipini duen baldintza, eta hamaseik bakarrik eman dute izena oraingoz, "oso gutxik", Olaia Arauko kultura zinegotziaren berbetan.

 

Udalaren gobernu taldeak asmoa du irailean berriro izena emateko deialdia egiteko: “Espero dugu irailean jende gehiagok izena ematea, eta ekimen honek jarraipena izatea”.

 

Patxi Montero irakasleagaz jardun dute plazako dantzak ikasten azken urte bietan, eta irailetik aurrera ere jarraitu gura dute parte-hartzaileek.

 

Erromerietako dantzak ikasi eta, batez ere, ondo pasatzeko gogoz jarduten dute tailer horretan. Burutu duten aurreko urte bietan, “oso ondo funtzionatu du ikastaroak, eta oso gustora egon da jendea”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!