Irudi koloretsua izango da liburutegiaren logo berria

Anboto 2012ko uzt. 1a, 09:18

Asier Mochalesek bidalitako ikurra hautatu dute

Asier Mochalesek bidalitako ikurra hautatu dute.

 

Kolore biziko orriak dauzkan liburu irekia aukeratu dute Zaldibarko udal liburutegiaren irudi berria izateko. Asier Mochales zaldibartarrak bidali zuen proposamena. Ehun euroko saria jaso du lehiaketaren irabazleak.
Guztira, 29 irudi proposamen jaso dituzte lehiaketaren antolatzaileek. Jasotako guztietatik lau aukeratu zituen liburutegiko kudeatzaileak lehenengo: herriko egileek aurkeztutako bi eta herritik kanpokoek bidalitako bi proposamen onenak. Horien artetik, liburutegiaren erabiltzaileek aukeratu dute gustokoena eta hartu dute azken erabakia.

 

Aurrerantzean, Zaldibarko udal liburutegiak argitaratzen duen informazio guztia Asier Mochalesek egindako irudi honek lagunduta kaleratuko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!