Auzotarren kezkei erantzun die gobernuak batzarretan

Anboto 2012ko eka. 22a, 08:22

Herritarrek eskatuta, birplanteatu egingo dute Gazagako saneamendua konpontzeko proiektua

Herritarrek eskatuta, birplanteatu egingo dute Gazagako saneamendua konpontzeko proiektua.

 

Aurreko auzo batzarretan herritarrek adierazitako kezka eta arazoei udalak emandako erantzunak azaldu ditu, besteak beste, Zaldibarko udal gobernuak, “herritarrek ikusi dezaten auzo batzarretan helarazten dizkiguten gaiak landu egiten ditugula udalean”, Arantza Baigorri alkateak (Bildu) adierazi duenez.

 

Aranguren, Gazaga, Urizar eta Goierrin egin zituzten martitzenean batzarrak. Gazagan, saneamendu sareko arazoak konpontzeko udalak pentsatutako proiektua birplanteatzea erabaki zuten auzotarrek horrela eskatu ostean.

 

Herriguneko auzotarrekin batu ziren atzo. Besteak beste, herritarrek San Andresko ur-horniduraren arazoak aipatu zituzten, eta konpontzeko obrak aurkeztu zituzten udal ordezkariek. Bestalde, autoek N-634 errepidean hartzen duten gehiegizko abiaduragatik arduratuta agertu ziren herriguneko auzotarrak aurreko batzar batean, eta gaiari soluzioa emateko, gobernuak zein pausu eman dituen aurkeztu zuen Bilduren gobernuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!