Aurretik buruturiko batzarretan mahaigaineraturiko zituzten gaiak lantzen dabiltza ekainean udalak deitu dituen auzo eta herri batzarretan. Gaur iluntzean batuko dira Aranguren, Gazaga, Urizar eta Goierriko gaiak eztabaidatzera.
Liburutegi zaharrean batuko dira gaur, 19:00etan, Aranguren, Gazaga, Urizar eta Goierriko gaiak jorratzeko; eta ekainaren 21ean, leku berean burutuko duten batzarrera deitu dituzte herriguneko bizilagunak.
Herritar guztiei egin die udalak auzo batzarrotan euren ekarpenak egitera gerturatzeko deialdia.
Joan zen astean, Eitzaga eta Sallabenteko auzotarrekin batu ziren udaleko ordezkariak.