Udal-langileen lan baldintzak adostu dituzte ELAk eta Bilduk

Anboto 2012ko eka. 14a, 11:33

Hitzarmen berri batek arautuko ditu 2012-2013an udal-langileen lan baldintzak. Hitzarmen hori onartzearen alde bozkatu zuten maiatzeko ohiko udalbatzarrean Bilduk, PSE-EEk eta PPk

Hitzarmen berri batek arautuko ditu 2012-2013an udal-langileen lan baldintzak. Hitzarmen hori onartzearen alde bozkatu zuten maiatzeko ohiko udalbatzarrean Bilduk, PSE-EEk eta PPk.

 

Abstenitu egin zen EAJ. Bilduko udal gobernuak eta ELA sindikatuak adosturikoak dira baldintza horiek, eta udal-hitzarmena hartu dute oinarri bezala.

 

Inkoherentziaz jokatzea egotzi dio Nerea Garitagoitia jeltzaleak Bilduko gobernu taldeari: “Beste erakunde batzuen murrizketak kritikatu baina aldi berean zuek ere murrizketak aplikatzen ari zarete”.

 

Eskolako obra adjudikatu

Bestalde, eskolan egingo duten eraikin berria hautatzeko burutu duten lehiaketa publikoan, bihar hautatuko dute irabazlea, 12:00etan, udaletxeko areto nagusian. Arantza Baigorri alkateagaz batera, udal arkitektoak azalduko du adjudikazioaren prozesua, eta proiektu irabazlearen egileek  egitasmoaren inguruko azalpenak emango dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!