Udal liburutegiaren irudia izango den logoa aukeratzeko lehiaketa antolatu dute. Ekainaren 15era arte aurkeztu daitezke proposamenak.
Hiru lan aurkeztu ahalko ditu lehiaketaren parte hartzaile bakoitzak. Euskal Herria kaleko liburutegian bertan, edo \'liburutegia@zaldibar.org\' helbidean aurkeztu daitezke lanak.
Herriko eta herritik kanpoko bi proposamen onenak aukeratuko ditu epaimahaiak, eta ondoren, bi horien artean aukeratuko dute liburutegiaren erabiltzaileek. Ehun euroko saria jasoko du irabazleak.