Garbiketa zerbitzua eta gaztelekua esleitu dituzte

Anboto 2012ko mai. 25a, 09:23

Hiru urterako, baina beste urte batez luzatzeko aukeragaz adjudikatu dio udalak Arrasateko Txatxilipurdi aisialdi taldeari herriko Gaztelekua kudeatzeko eskumena

Hiru urterako, baina beste urte batez luzatzeko aukeragaz adjudikatu dio udalak Arrasateko Txatxilipurdi aisialdi taldeari herriko Gaztelekua kudeatzeko eskumena.

 

Lehiaketa publiko bidez, erabaki dute aurrerantzean ere Txatxilipurdik jarraitzea Zaldibarko gaztelekua kudeatzen, azken urteetan egin duen bezala. 

 

Herriko eraikin publikoak garbituko dituen enpresa berria ere aukeratu du Zaldibarko Udalak: hainbat enpresa aurkeztu dira lehiaketa publikora, eta “eskaintza ekonomikorik onena egin dutelako”, Eulen garbiketa enpresa aukeratu dute.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!