Gizon eta emakumeen etxeko lanei lotutako rolak aldatzeko

Anboto 2012ko mai. 15a, 10:25

Gizon eta emakumeen rolak aldatzea helburu duen tailerra antolatu du Zaldibarko udalak. Etxeko lanetan jardungo dute erantzunkidetasun tailerrean. Maiatzaren 17 arte eman daiteke izena

Gizon eta emakumeen rolak aldatzea helburu duen tailerra antolatu du Zaldibarko udalak. Etxeko lanetan  jardungo dute erantzunkidetasun tailerrean.

 

Elektrizitate, brikolaje eta iturgintza arloko oinarrizko ezagutza landuko dute tailerrean parte hartzen duten emakumeek, eta konponketa txikiak egiten ikasiko dute.

 

Gizonei zuzenduriko tailerrean, bestalde, etxea garbitzea edo arropa lisatzea dira landuko dituztenak: "Gizonek etxeko dietarioa egin eta etxeko ekonomia kontuan hartzea" dute tailerraren antolatzaileek helburu.

 

Maiatzaren 17ra arte eman ahalko da tailerrean parte hartu ahal izateko izena. Maiatzaren 22, 24, 29 eta 31n egingo dituzte tailerraren lau saioak.

 

Gizarte ohiturak aztertu eta aldaketarako alternatibak planteatuko dituzte maiatzeko lau saio horietan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!